Norentzako da Speechpool?

Zure interpretazio trebetasunak landu nahi badituzu, hizkuntza konbinazioa handitzeko hizkuntza berri bat lantzen ari bazara, edota hitzaldiak emanez interpretazioaren elkartean zure ekarpena egin nahi baduzu, leku egokira etorri zara.

Eta interprete ez bazara eta soilik hitzaldi interesgarriak entzun nahi badituzu zure entzumen trebetasunak eta jakintza orokorra hobetzeko, ongi etorria ematen dizugu ere!

Speechpool-en helburua interpretazio ikasleek, tituludunek nahiz lanean dabiltzan interpreteek beren jakintza eta esperientzia elkarbanatzeko eta elkarri laguntzeko eremua izatea da. Arren, parte hartu kolaborazio-esperimentu honetan!

 

Anima zaitez!

Bilaketa-koadroa eta eskuineko goitibeherako menua erabili ditzakezu webguneko orrialde gehienetan hitzaldiak aurkitzeko. Sartu nahi dituzun hitz gakoak, adibidez 'Irlanda, nekazaritza, zenbakiak, azkar'. Goitibeherako menua 'Denak' moduan utzi webguneko hitzaldi guztiak ikusteko, edota aukeratu gai bat zure bilaketaren emaitzak murrizteko.

Hitzaldien zerrenda agertzean, bi eratan aukera dezakezu hitzaldi bat: izartxo bidezko balorazioaren arabera, zailtasun maila adierazten duena, edota hitzaldiaren berritasuna edo ospearen arabera.

Hitzaldia entzun eta gero ez ahaztu iruditu zaizun zailtasun maila bozkatzea! Hitzaldiari buruzko azalpenak ere idatzi ditzakezu. Oso eskuzabala bazara, zure interpretazioa igo dezakezu Youtubera eta esteka azalpenen eremuan utzi, hala besteek zure esfortzua ikusi eta feedback-a eman diezazukete!

 

Izartxo bidezko balorazioa

Hemen duzu aukera zure iritzia emateko: hitzaldia zeharo erraza izan da? Zail xamarra, baina egiteko modukoa? Beldurgarria? Bozkatu!

Izartxo kopuruak hitzaldiaren zailtasun maila adierazten du, erabiltzaileek hala bozkatuta. Izartxo batek esan nahi du erraza dela, batzuentzat behintzat... Bost izartxok izugarri zaila dela.

 

*                     orkatilak ur azpian

**                      hankekin plisti-plasta

***                       gustura igeri

****                        kubritzen hasia

*****                         Igeri edo ito!

 

Parte hartu!

Hitzaldi bat igo nahi baduzu, jarraitu ondorengo argibideak:

  • Jarri zaitez harremanetan gurekin saioa hasteko datuak eskuratzeko. Interpretazio ikasleek, interpretazio ikastaroetako ikasleek edota lanean dabiltzan interpreteek igo ditzakete hitzaldiak.
  • Prestatu hitzaldi bat eta graba zaitez bideo-kamera, webcam edota mugikor batekin. Nolako hitzaldia? Egiten irakatsi dizuten modukoa, noski: 4-12 minutukoa, egitura argia duena eta modu naturalean aurkeztua. Zuk erabaki erraza edo zaila izango den, filosofikoa edota zenbaki eta datuz josia, motela ala azkarra, gaur egungoa edota historikoa. Hala ere, ez legoke gaizki zure ikaskideen aspertze-erresistentzia eta buruko osasuna kontuan hartzea... Eskertzen da iritzi pertsonalez apaindutako hitzaldiak ematea, interesgarriak, gaur egungo gaiei buruzkoak eta egiteko modukoak izatea.
  • Igo zure hitzaldia Youtubera. Horretarako zure kontu propioa beharko duzu. Oso erraza da, benetan! Pribatutasun-konfigurazioa aldatu dezakezu zure hitzaldia 'zerrendatu gabe' moduan jartzeko, 'publikoa'-ren ordez. Hala, soilik esteka elkarbanatu duzun pertsonek ikusi ahalko dute bideoa, ez publiko orokorrak. Ez jarri 'pribatua' moduan, ezingo baituzu zure hitzaldia Speechpool webgunera gehitu. Behin bideoa Youtubera igota, kopiatu bideo-kodea. Bideo-kodea URL-an aurkituko duzu. Adibidez, URL-a "http://www.youtube.com/watch?v=dPF-iNmbxC8" bada, "dPF-iNmbxC8." kodea kopiatu beharko duzu.
  • Klikatu 'Igo hitzaldia' orrian, Speechpool webgunean. Idatzi informazioa eremu nagusietan (hitzaldiaren izena, gaia, esan osteko edo aldibereko interpretaziorako egokia den).
  • Idatzi bideoaren url-a dagokion eremuan.
  • Bete hitz-gakoen koadroa. Honi esker beste erabiltzaileek zure hitzaldia errazago aurkituko dute, beraz saiatu ahalik eta xehetasun gehien ipintzen. Hitz-gakoak edukiari buruzkoak izain daitezke ('energia berriztagarriak', 'zergak', 'feminismoa') edota hitzaldiaren ezaugarriei buruzkoak ('zaila', 'luzea', 'Txipreko azentua', 'zenbakiak').
  • Koadro bat aurkituko duzu informazio erabilgarria eransteko, hala nola azalpenak ('hitzaldi honetako datuak ez dira zuzenak', 'hitzaldi hau AEBko hauteskundeen aurretik grabatu zen') edota, eskuzabal sentitzen bazara, glosarioetarako estekak.
  • Azkenik, bete ezazu 'iturri-materialetarako esteka' koadroa iturri gisa erabili duzun materialen estekekin. Bertan berrien webguneak, espezializaturiko webguneak, blogak... ipini ditzakezu. Saiatu azkar zaharkituko ez diren estekak jartzen.
  • Errespetatu egile-eskubideak zure hitzaldiak prestatzean. Beste norbaiten hitzaldia irakurtzen baduzu, nahiz eta politikari baten hitzaldi bikaina izan, edota beste idazle baten testu bateko zati luzeak erabiltzen badituzu, nahiz eta egunkari bateko artikulu batekoa izan, egile-eskubideak urratzen dituzu, baita Speechpool-en arima ere.